sábado, 1 de agosto de 2015

Sergi askatu.

Epaitegi Gorenak 3 urteetara igo du Sergiren espetxe zigorra, 2011ko urriaren 12an atxilotua izan ze antifaxista

3 urte dira Epaitegi Gorenak Sergiri egotzi dion espetxe zigorra, lehendabizi Bartzelonako audientzia probintzialak 2014ko azaroan ezarri zion zigorra handituz, azken hau 2 urtekoa zelarik. Bartzelonan “Democracia Nacional”-ek 2011ko urriaren 12an antolaturiko kontzertu baten aurkako manifestazio antifaxista batean parte hartzeagatik ezarri diote espetxe zigor hau.

Sergi kondenatua izan da lesioen delituagatik gorrotozko ideologi astungarriarekin, izatez kontraesankorra dena neonazien ideologia baita gorrotoa eta diskriminazioa zabaltzen duena gure kaleetan. Salatzailea Alejandro Fernandez Ruiz da, Sabadelleko neonazi ezagun bat, PxC-ko (Plataforma per Catalunya/ Kataluniaren aldeko plataforma, alderdi faxista) militantea eta Casal Tramuntana (Bartzelonako egoitza faxista) sustatzailea dena, eta gainera mugimendu alternatiboen aurka eraso ugari egin ditu.

Sententzia hau epaiketa politiko bat bezala kontsideratzen dugu: errepresio adibide berri bat borrokatzen eta antolatzen garenontzako. Sergi kondenatua izan da antifaxista izateagatik eta nazismoaren apologia egiten zuen ekitaldi baten aurka protesta egiteagatik, zein instituzioen eta indar polizialen baieztapenarekin garatzen ari zen normaltasun osoz.

Beste behin ere ikusten dugu estatua, kapitala eta ezarritako boterea ez diren gelditzen, borroka egiten dugunoi errepresaliatuz eta espetxeratuz gaituzten bitartean. Ikusi izan dugu 2012ko 29M-ko greba orokorreko atxiloketetan, baita 14N-koan, Alfonen atxiloketarekin, zein 4 urteko kartzela zigorra bete beharko du muntai polizial batengatik; eta baita ere adibide anitzetan: “Aturem el Parlament”-eko atxiloketetan, “Can Vies”-eko istiluetako atxiloketetan, “Pandora” eta “Piñata” operazio polizialetan, etab. Eta ikusten jarraituko dugu sistema anker honen eta ezarritako botere honen aurka mobilizatzen garenon aurka.

Nahiz eta egoera latza den, gauza bat oso argi daukagu: errepresioak ez gaitu gelditzen, ez borrokan hasten garenoi ez eta urteak borrokan daramatzagunoi. Orain inoiz baino gehiago, batasuna mantendu behar dugu borroka antifaxista eta antikapitalistan, presoengatik eta presoak izango garenengatik, guztion indarrez gauzatuko den benetako aldaketa sozial batengatik.

Espetxeratze hauek ez dira errealitate isolatuak, baizik eta estatuaren estrategia errepresioaren barnean kokatzen den beste puntu bat, bere adierazlerik nagusiena “mozal lege” berrian ikusi dezakegularik.

Hemendik gutxira indarrean sartuko da Sergiren aukako sententzia. Sergiren espetxeratzea bertan behera geratzea indultoa konpondu arte exijitzen dugu eta erresoluzioaren emaitza positiboa izatea baita ere. Honetaz gain, borroka egiteagatik espetxeratuta daudenen askatasuna eskatzen dugu.

Orain inoiz baino gehiago elkartasun adierazpenak eta ekintzak behar ditugu Sergi kide antifaxistaren espetxeratzea sahiesteko. Kasu honen difusioa, #Sergillibertat kanpainiaren jarraipena, egunerokotasuneko elkartasuna eta laguntza ekonomikoa preso politiko berri honen kartzelaratzea geldiarazteko ditugun herramintak dira, erabili ditzagun!

ANTIFAXISTA IZATEA EZ DA DELITUA!


PML (RC) - ko KANPAINA:




No hay comentarios:

Publicar un comentario